| Iruñeko alkate Enrique Maya gaur agertu da Maria Paz Benito epailearengana. Iritzia eskatu diegu Nabai koalizioko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino zinegotziei. Osasunak larunbatean galdu zuen partiduaz ere mintzatu gara Asier Legarda-Ereño eta Aritz Agirre kirol kazetariekin. Fermin Lakastak asteak twitterren utzitako txio berezienak aukeratu dizkigu Kontuz elkarteko Patxi Urrutia elkarrizketatzeko parada izan dugu. Atez ateko zabor bilketaz aritu gara Iosu Royo ingeniariarekin. |