Iruñerrian Gaur 2013-04-12

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 12a

 

Miguel Sanz epaitegian, inputatuta. "Ez naiz sekula aberastu", esan du Maria Paz Benito epailearen aurrean deklaratu ondoren. Azaldu du ez diela erantzun UPyDren eta Kontuzen galderei. Hiru ordu eta erdi pasa ditu deklaratzen. Oihu artean iritsi da epaitegira goizeko 9:20an. Astelehenean Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratu beharko du Iruñeko 3. Instrukzioko epailearen aurrean; asteartean, Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko presidenteorde ohi eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari izandakoak. Goizean Nafarroako Justizia Auzitegian gertatu denaren kronika, eta Fermin Erbiti eta Gaizka Arangurenen analisiak, Iruñerrian Gaur. Errepublikaren egunaren haritik, Gakoa: Laura Perez Ruanok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!