Metropoli forala 2013-04-12

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 12a

Nafarroako presidente ohi Miguel Sanz Sesma jauna gaur joan da auzitegira deklaratzera Maria Paz Benitoepailearen aurrera. Albiste horrek hartu du tarterik zabalena gaurko saioan. Epaitegietatik kronikak helarazi dizkigute gure lankideek, Kontuz Elkarteko kide Patxi Urrutiari elkarrizketa egin diogu eta Fermin Erbiti eta Gaizka Aranguren kazetariek gogoeta egin dute CAN auziaz. Bestelakoak ere izan ditugu mintzagai: Joseba Beramendi Exprai marrazkilariak sanferminetako zortzi kartel finalisten kritika egin du gurean. Berria egunkariak 10 urte betetzen dituen honetan, Joan Mari Larrarte Kontseilari Ordezkariak azken hamarkadako ibilbidea azaldu digu eta datozen hilabetetan urteurrena ospatzeko eginen dituzten ekitaldiak aurreratu dizkigu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!