Izen bakar batean sartzen ez den pertsona handi eta anitza. Halaxekoa zen Fernando Pessoa idazle portugaldarra.
Gaurko Tutuliara Josetxo Azkonak Pessoaren poema batzuk ekarri dizkigu. Pessoarenak edo Alberto Caeirosenak? edo Álvaro de Camposenak? edo Ricardo Reisenak?. Izan ere Pessoa bera zen, baina baita berak asmatutako bere 70 heteronimo baino gehiago ere, bakoitza bere bizitza eta nortasun propioekin.
Lisboan 1888an sortua, Hego Afrikan hazia eta berriz Portugalera itzulia 17 urterekin, Pessoak harreman handia izan zuen portugesez eta ingelesez idatzitako literaturarekin. Edanzale, erretzaile amorratua, 47 urterekin zendu zen gibela erabat jota.