Epaileak atzera bota du CANeko dietak Espainiako Auzitegi Nazionalean iker dadin eskatuz Miguel Sanzek aurkeztua zuen helegitea. Auzi horretan bihar goizean deklaratuko du Nafarroako Gobernuko presidente ohiak. Roberto Jimenez sozialistak esan du Barcinak gobernua utzi beharko lukeela ezegonkortasuna eragiten duen elementua delako. Baina, zentsura mozioan abstenitu eginen dira PSNko legebiltzarkideak, "Bilduko hautagai bati eta Barcinari ezetza emateko", Jimenezen esanetan. Fusilatuei omenaldia eginen die igande eguerdian Iruñeko Gaztelugibelean Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak. "Udaberria opari" izeneko kanpaina abiatuko du Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.