Yolanda Barcinak dio dieten auzian ez dagoela ustelkeriarik. Haren aurkako zentsura mozioaren edukia sozialistekin azken unera arte negoziatzeko prest agertu da Juan Carlos Longas. Geroa baik alde bozkatuko du, baina baiezko kritikoa dela esan du. Kirio Gastearena Atarrabiako alkatea absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak presoen aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik. Espainiako Barne Ministerioak debekatu egin du "escracheak" politikarien etxeetatik 300 metro baino gutxiagora egitea. Gaurtik aurrera, Iruñeko sanferminetako kartela aukeratu ahal izanen dute iruindarrek, zortzi kartel finalisten artean. Bozkatzeko epea apirilaren 29an amaituko da.