Azken urte hauetan hamaika dira etxe gabetuak. Krisialdiak erakusten duen larriaren beste adierazgarri bat. Jendarteko erresistentzia eta erantzunak gauzatzen hasi zirenean sinpatia pasiborako joera nabarmentzen zen, iritzi publikoa sortzen dutenen medioen artean. Hiritarrak politikari eta bankarien etxe aurrera jo dutenean: kito. Agintariek hortzak erakutsi dituzte, bukatu da sentimendu onen festa. Zuzen eta garbi esan dute erresistenteak terroristak edo naziak direla. Hori diotenek familiako biografian aski ongi dakite zer den faxismoaren parte izatea eta giza eskubide ororen aurrean, behar izan duten aldiro, zer den terrorismoa praktikatzea.
Nafarroan iraganak eta orainak lotura hori erakusten digu. Wehrmachteko tropak lagunduz Errusiako lautadak gorpuz betetzen lagundu zuten nafar faxistek, orain milaka langile dira Landabenen plusbalioa sortzen Alemaniaren mesederako, modernitatea eta nazismoa guztiz bat datozelako. Lehen eta orain enpresa eta klase berdinen mesederako.
Christian Prosseek idatzi du: “Suntsiketa eta modernitatearen artean dagoen erlazioa erabateko da, ezin da Auschwitz ulertu Volkswageneko Wolfsburgeko faktoria kontutan hartu gabe, ezta SS-en bidez sustatu zen terrorismoa DA sindikatu naziak garatu zuen asegurantza, osasuna eta aisialdirako programarik gabe.”