Irigarairen ustez, “Oteiza, artista poliedriko, global eta jeniala izan zen. Nortasun handiko gizona eta formazio oso zabaleko artista”. Artearen dimentsio dekoratibo eta estetiko hutsak ez zuen erakartzen Oteiza. Jose Angel Irigaraik honela dio: ”Artea, herria eta gizartea aldatzeko tresna zuen. Hemengo egoera kulturalak, politikoak eta sozialak biziki kezkatzen zuen.” Artistaren ezinegona, bakardadea, barruan sentitzen zuen hutsa bere arte lanetan hutsaren bidez hain zuzen ere adierazi zituela nabarmendu digu Irigaraik. Oteiza fundazioko Patronatoko kidearen ustez, azken hamar urteotan “UPNko ordezkariek ez dute onartu Oteizak bere lana Nafarroan utzi izana, ez dute bere ondarea kudeatzen jakin”
Argazkia: Pamiela