Iruñerrian Gaur 2013-04-08

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 8a

Ostiralean epaitegira joan beharko du Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiak Nafarroako Kutxako dieta mamitsu eta ezkutukoen kontura. Hilaren 18an eztabaidatu eta bozkatuko dute Parlamentuan Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa. Uxue Barkosek nabarmendu du ez duela interes pertsonalik Euskalerria Irratian. Diario de Navarra egunkariak gaur argitaratu du Euskalerria Irratiko akziodun izanik diru laguntzak eskatu zituela Kongresuan. Barkosek zehaztu du hedabideak, 1984an sortu zenetik, ez duela mozkinik banatu eta, beraz, legez jokatu duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!