Nafarroako Gobernuak hautsi egin du ETB Nafarroan ikusteko Jaurlaritzarekin sinatua zuen protokoloa. Euskalerria irratiak helegitea jarri du irrati lizentzien banaketaren aurka, eta Parlamentuan esan du bere proiektua legezkoa eta bidezkoa izan zela, eta Gobernuak ilegaltasun bat asmatu zuela lizentzia ez emateko. Mediterranea de Catering enpresak dio ez duela sekula arriskuan jarri erietxean daudenen osasuna. Nafarroako Gobernuak ziurtatu du ez dagoela harremanik listeria kasuaren eta erietxeetako otorduen artean.