Aingeru Epaltza: Moralaz

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 27a

Espainiako Gobernuaren kartzela-politika negargarria salatu du Patxi Zabaletak. Bat heldu naiz Patxi Zabaletaren salaketarekin. Bide bitxia erabili du, hala ere, horretarako. ETAko militante idealistak eta GALeko mertzenario diru-goseak kontrajarri ditu leitzarrak. Ez dakit zer premia zuen hain putzu zikinean sartzeko. Buruan bala bat sartzen ziotenari bost axola zitzaion tiro-egilea ideiengatik edo diruagatik ari zen.

Ahantzi gabe bertze kontu bat: gustatu ala ez, GALekoei dirua ordaintzen zietenak ere beren ideien alde ari ziren lanean. Gustatu ala ez, Moralaren balantzan pisu bera du Euskal Herriaren independentziak edo Espainiaren batasunak. Gureagoak izanen dira batzuk bertzeak baino. Ez, ordea, Moralak benedikatuagoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!