Eta ni, elkarrizketa ikusita, are gehiago poztu naiz larunbateko emaitzaz. Bertsolaritzak justizia egin duelaren sentsazioa izan dut. Pertsonai polemikoa izan da luzaroan Silveira. Polemika batzuk, berak dioen moduan, berak esandakoei “milaka punta ateratzearen” ondorio izanen dira, seguruena. Baina beste batzuk, argi esanda, berak irabazitakoak izan dira. Ez noa ni horiek zuritzera. Bertuteak bertute eta akatsak akats, bertsolaritzarekiko maitasuna erakutsi eta garai berrietara egokitzeko gai izan da Silveira, edo Xabier. Eta bere burua abandonatu gabe, gainera. Eta mailaz erakutsi du aldaketa hori, egokitzapen hori. Horregatik zait pozgarria txapela.
Gaur txapel batek apainduko du gure inguruko etxeren bateko pareta. Ez dakit zeini eginen dion ilusio gehien, Xabierri edo Silveirari. Baina nire aldetik, zorionak biei.