Iruñerrian Gaur 2013-03-26

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 26a

Etxe kaleratzeak eteteko eskatu diete epaileei Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformek. Diote Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi berri duen bezala, Espainiako hipotekek legeak ez duela Europako arauekin bat egiten, eta horregatik, prozedura guztiak gelditzeko eskatu diete epaileei. Fiskalak bost urteko espetxe zigorra eskatu du Yolanda Barcinari tartak igurtzi zizkioten Mugituko lau kideen kontra. Autogobernua indar handiagoz defendatzeko eskatu die indar abertzaleei ELA sindikatuak. Dio trantsizio politikotik Espainiak ez duela gure autogobernua gaur bezain kinka larrian jarri. Horri aurre egiteko, tentsio politiko oso ahula nabari du ELAk. Nafarroaren historiari buruzko kurrikuluna aldatzeko eskatu diote Nafarroa bizirik ekimenak eta irakaskuntzako zenbait eragilek Nafarroako Gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!