Joan den urteko ekainaren 29an amaitu zen nere azkeneko kontratua. Ordutik, ez dut ez soldatarik eskuratu ezta langabezi-saririk jaso ere. Bigarren hezkuntzako irakasle-ordezkari bezala egiten nuen lan, kurtso osoan, osotara lau hilabetez : Zarrakaztelun, Altsasun, Tafallan, Mendillorrin...Beti toki batetik bestera, batzutan lanaldi dexente baten truke, bestetan ezta gasolina ordaintzeko modukoa baina hala ere, pozik, azken finean, lana, lana zen...
Iraganean hitzegin beharra daukat zeren Iribasek ezarritako murrizketen artean, besteak beste, irakasleen lanaldiaren gehiagotzea izan zen, funtzio publikoan aritzen diren gainontzeko langileei bezala. Mobilizazioak eta grebak izan ziren, bai...baita asanblada sakon eta luzeak ere, baina azkenean, ahal izan zutenek behintzat, beren karguen jabe egin ziren eta gaur egun asko gara hezkuntzan berriro lan egiteko esperantza galdu dugunok.
Bada ordea osansunbideko funtzionario bat lanaldi osoa betetzearen nehurriari uko egin diona. Langile honek, enplegua banatzeko helburuarekin, soldatarik gabeko lan-baimenak eskatzeko ohitura zeukan, beraz, kontzientzia arrazoiak direla medio hartu zuen erabaki hau eta ondorioz, disziplina espediente bat ireki zaio.
Baina...zer gertatuko litzateke guztiok gauza bera egingo bagenu? Guztiok izan beharko ginateke Txema Berro.