Iruñeko Udalak Enrique Maya alkatea gaitzetsi du, baina ez du dimitituko. EH Bilduk Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du apirilaren 5ean. Izquierda-Ezkerrak dio zentsura mozioaren aldeko dela, baina aurrera ez ateratzeak gobernua ahuldu lezakeela ala ez. "Ekin Erribera" du izena aurtengo Nafarroa Oinezerako egin duten kantak; Javier Perez de Obanosek egin ditu musika eta letra, Saioa Crespo da abeslaria. Bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketa finala Anaitasuna kiroldegian. Gakoa, gaur: Laura Perezek.