Xabier Montoiaren musikan eta bere poesietan giro bera, estilo bera, tabako eta hatxis usain bera topatuko dugu. Sex, and drugs and rockandrolla ezagutu zuen Londresen 70ko hamarkadan, eta hori bera ekarri nahi izan zuen Euskal Herrira eta euskaraz. Latza, zorrotza, politikoki ez zuzena eta probokatzailea. Zalantzarik gabe izpiritu askea. Lirika kaletarra eta musika gauza guztien gainetik. Josetxo Azkonak aztertu du haren lana eta irakurri dizkigu hainbat poema Euskalerria irratian.