Aingeru Epaltza: Udaberri

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 21a

Ez, ez genuen asmatu. Iragarle txarrak, gu. Barcina hiltzat jo genuen –hiltzat, politikarako, uler bedi- eta oraino hilotz ez dela erakutsi zigun igandean. Ez da makala, gero, Portugaletekoa. Fenix hegaztia bere errautsetatik berpizten? Ez dakit. Napoleonek Waterloo baino egun guti batzuk lehenago lortu zuen azken garaipena. Momentuz, gure lehendakarisak lehen adarkada jaso zuen atzo, Eguesibarren, UPNren ustelkeriaren epizentroan. Izan gaitezen pixka bat baikor. Udaberri usaina dabil bazterretan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!