Iruñerrian Gaur 2013-03-20

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 20a

Zerbitzu publikoen aldeko manifestazioa antolatu dute larunbatean funtzio publikoko sindikatu guztiek. Txema Berrori babesa adierazteko kanpaina jarri du abian Banatu Taldeak. Osasun Departamentuak zigor espedientea zabaldu dio Berrori bere lanaldia luzatu nahi ez izateagatik. Barcinaren aurka zentsura mozioa aurkeztu bai ala ez, hori da eztabaida oposizioko taldeen artean. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko areto handiak hasi ditu deliberazioak Ines del Río preso tafallarraren kasuaren inguruan. Nafarroako Parlamentuan, gaur, Esa inguruan gertatzen ari direnak eta Korrikako ordezkariak. Eta Gakoa: Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!