Iruñerrian Gaur 2013-03-19

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 19a

 

Iritsi da aldaketa Eguesibarrera: Alfonso Etxeberria (Nabai) izendatu dute alkate. Nafarroa baik eta Izquierda-Ezkerrak osatuko dute gobernu taldea, PSN eta Bilduren kanpoko babesarekin. Iruñeko Udalean oposizioak mozio bat aurkeztu du Enrique Maya alkatearen dimisioa eskatzeko, CANen kudeaketagatik. Yolanda Barcina: "une honetan hauteskundeak aurreratzea ez da ona Nafarroarentzat. PSNrekin akordioak lotzen saiatuko naiz, benetako arerioak oposizioko taldeak direlako". "Parot doktrina" aztertuko du bihar Europako Giza Eskubideen Auzitegiko areto handiak. Erietxeetako sukaldeetako langile ohiek protesta egin dute PSNren egoitzaren parean: sozialistek ere eskatu beharko liokete Gobernuari bertan behera utz dezala Mediterranea de Catering enpresarekin duen kontratua. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!