Korrika, Iruñerrian Gaur, albiste nagusi. Ordu batak aldera Berriobeititik sartu da. Berriozartik Arrotxapeara bidean harrapatu dugu. Igandeko Kongresuaren bezperetan, zatituta UPN. Yolanda Barcinak dio arazoak ekarriko dituela bera galtzaile izateak. Catalanen arabera, arduragabekeria litzateke hauteskundeak aurreratzea. Nafarroako industriaren egoerarekin kezkatuta agertu dira Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Euskadiko Kutxa-Mondragon Korporazioa. Automobilgintza ongi aski ikusten du Comisiones Obrerasek. Herrirak "Parot doktrina"ren aurkako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Bihar eguerdian, manifestazioa, Tafallan.