Arratsalde.on 2013-03-14

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 14a

Ttipi ttapa ttipi ttapa,... KORRIKA, gaurkoan hasi da Euskalerria osoa gurutzatuko duen  lasterkaldia, Ane Alberdiren begien bitartez ikusi dugu emozioz betetako hasiera. Unai Zabaletak, aktualiteak biltzen dituen zenbait kontu xelebre ekarri dizkigu. Josu Osta, etxe-kaleratzeen kontrako taldean aritzen den kideak, gaiaren inguruko azken berriak ekarri dizkigu. "Tutulia"  poesiaren txokoan, Lars Hulden Finlandiarraren lana aztertu du Josetxo Azkona idazleak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!