Barcina: "nire Gobernuak ez du dimisioa emanen dieten eskandaluaren harira, beti legearen barruan jokatu baitu". Roberto Jimenez: "legezkoak dira CANen jaso ditudan dietak, egin dudan lanarengatik jasoak, gainera". Espainiako etxe kaleratzeen legeak Europako arauak urratzen ditu. Hala ebatzi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Ohartarazi du legeak ez diela herritarrei nahikoa babes ziurtatzen hipoteken abusuzko baldintzen aurrean. Gakoa, gaur: Zaloa Basabek.