UPN alderdiaren kongresuaz hitz egin digute Ibai Fernandez, Martxelo Diaz eta Joxerra Senar kazetariek. Foro Sozialak gaur Iruñean eginen duen bakegintzaren inguruko saioaz ere mintzatu gara. Gaurko egunerako greba deitu duten ikasleekin ere hitz egin dugu. Azkenik, arratsaldean Andoaindik abiatuko den Korrikari buruzko xehetasunak eman dizkigute AEKko lagunek.