Elixabete Garmendia: Tximinia

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 14a

Zozoa ere gertatzen da argazkia, estatikoa, batez ere egun hauetan telebistaz eman dituzten irudiekin alderatuta. Izan ere, Vatikanoko pilarmirók a zer nolako plano ikusgarriak erakutsi dizkigun; hasi Benedikto XVI. Castelgandolfora zeraman helikopteroaren hegalditik eta konklabeak iraun duen bi egunetako xehetasunetaraino: kearen tximini famatua, San Petri plazan bildutakoen lehen planoak, apaiz eta moja gazte entusiastez beteak; kardinalak uniforme ezberdinetan, orain kaleko jantzian, hurrena elizako gorri distirantean… Airetik hartutako irudiak, munduko estaturik txikiena izanik metro karratuko botere kontzentrazio handiena eduki behar duen horretakoak.

Botere horren lekuko, argazkia zozoa izan arren, egunkari guztiek ekarri dutela azalera, konsensus erabatekoan. BERRIAko bigarren argazkian, barrukoan, adeitsuago ageri da dagoeneko Frantzisko I. dena, aurpegi inozoaren ordez, hortzak ere erakusten dituen irribarrearekin. Zenbat aldiz ez ote zaio izoztuko keinu hori luzea behar duen agintaldian, ze Bergoglioren curriculumaren arabera, atzerakargan segituko du Elizak sekulorum sekulotan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!