Hasier Larretxea: Ukabil

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 13a

UKABIL hertsiarekin eguzkiaren forma osatzea. Baserrirainoko bide malkartsua. Bide ertzeko gurutzeak, sasi artean ezkutuak. Goroldioa. Azienda-ferien garaia oroitarazten duten esapideak. Mahai-kantuak. Pattarra. Hankarekin egindako mugimendu bakoitzarekin garai bateko herri kantaren doinuaren goitiberak mantendu eta indartzea. Berriz ez itzultzerik izanen ez duen gauaren azkenaldiko atariak egurrezko sarbidearen danbatekoaren oroiminarekin gibelean utziko ditu larreen ikusmirarekin ametsgaiztoetan sukarraren gisara asaldatutako iragan ankerraren zuri-beltzeko murriztapen sekularrak. Lur emankorraren gisan, sagar-dantzak gorputzak egunsentirik gabeko gau-akelarrera zizelkatzen ditu elurtearen ondoko zoruaren ernatzearean dardaraztean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!