CAN dieten aferagatik Gobernuak "akatsak onartu" eta "barkamena" eskatu die herritarrei. Baina, gobernukideei ez die kenduko dieten ordez onartu zuen soldata gehigarria. LAB sindikatuak Barcinaren dimisioa eskatu. Dio "ikerketa sakona" egin behar dela Nafarroako Kutxan gertatu denaren inguruan. Mobilizazio soziala behar da ustelkeriaren aurka, eta ez du baztertu beste greba orokor bat egiteko aukera. "Ez dut terrorismoa goratu nahi izan" esan du Auzitegi Nazionalean Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak. Auzipetuta dago herriko festetan presoen aldeko brindisean parte hartzeagatik. Uste du Bildu kriminalizatu nahian dabiltzala. Bihar hasiko den Korrikaren inguruko azken xehetasunak ere albiste, Iruñerrian Gaur. Eta Gakoa, Maria Solanak.