Iruñerrian Gaur 2013-03-12

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 12a

CAN auzian, Yolanda Barcinak Kontuz salatuko du, hura iraintzea eta salaketa faltsua egitea leporatuta. Fiskalak artxibatu egin du Kontuzek Barcinari jarria zion salaketa, informazio pribilegiatua bere mesedetan erabili zuelakoan. Barcinak dio "ehiza politiko baten biktima" dela. Eguesibarren ezkerreko gobernua osatzeko asmoa berretsi dute Nafarroa baik eta Izquierda-Ezkerrak: Nafarroa baiko alkatea babestea, baina gobernutik kanpo gelditzea erabaki dute azken orduan sozialistek. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!