Diabolus in musica, deabrua deitzeko balio omen duen soinua izan dute hizpide The Petrol Station Boyk eta Javierito J'Jaiberrek Ilunabar Lisergikoan. Hainbat musikarik erabili izan du Erdi Aroan debekatuta egon zen soinu hori, eta horietako batzuen musika izan da entzungai saioan: Black Sabbath, Robert Johnson, Camille Saint-Saëns, Slayer, Megadeth, Muse...