Laura Perez Ruano: Gora borroka feminista!

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 8a

Gaur, martxoaren 8a gure eguna da, emakume langile eta prekarioen eguna!

Pairatzen dugun zapalkuntza ekonomiko, moral eta fisikoa salatzeko egun berezia dugu gaur, ahaztu gabe gure aldarrikapenak, gure hitza eta ahotsa, egunero baliatu behar ditugula, esparru eta egoera guztietan.

Egungo krisian murgilduta, oraindik lortu ez dugun berdintasunaren alde borrokatzeko sistema kapitalista eta patriakalaren etsai sutsuak izan behar dugu feministok, sistema hau, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita, beste gauzen artean. Hortaz, heriotza eta sufrimendua dakarren sistema honen aurrean, pertsonen duintasuna eta ongizatea helburutzat duen eredua ekarriko dugu; eskubide-berdintasuna eta aukera-berdintasuna bermatuko dituena eta bizitzaren alde, eta ez merkatuen zerbitzuan dagoen ekonomia bultzatuko dugu.

Guzti honen alde agertuko gara gaur Iruñeko eta mundu osoko manifestaldietan. Urtero bezala eta beste borroketan gertatzen ez den bezala ozpatuko den manifestaldi bateratuan GORA BORROKA FEMINISTA ohiukatuko dugu ozenki!!

[Aurten, Pussy Riot Errusiako punk talde feministako musikari eta ekintzaileak gogoan izanik, buru-berokiekin joanen gara manifara!]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!