Floren Aoiz: Rubalcaba Iruñean: aginduak aginduak dira, eta kitto

Euskalerria Irratia 2013ko martxoaren 8a

Etorri da Rubalcaba eta aginduak argitu ditu. PSOEk Miguel Sanzek aipatzen zuen erregimena babestu nahi du, aldaketa sakonaren aukerari ateak itxiz.

Rubalcaba gidari duela, amildegira doa PSOE, bizkor joan ere.

Nafarroan, nonbait, Robertiko ez zen Rubalcabazalea, baina, to, berdin da, erregimenaz hitz egiten delarik, Madrilek agintzen du, eta kitto! Eta beraz, Nafarroako PSOE, Espainiar PSOEren eskutik, amildegira doa.

Gauzak horrela, aldaketa sakonerako bidea nondik ez den pasako badakigu dagoeneko. Oraingo erronka, berriz, nondik pasako den argitzea. Asmatuko dugu?

Ikusiko!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!