CAN auzian, Sanzek eta Barcinak jaso izan dituzten dieta mamitsuen berri izan dugu Iruñerrian Gaur: ordu erdiko hamasei bileratan Sanzek 30.016 euro kobratu zituen, eta Barcinak 19.216. Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorraren bilerak dira, eta bertan parte hartzen zuten baita Alvaro Mirandak eta Enrique Mayak ere. EH Bilduk Barcinaren dimisioa eskatu du. Barcinak dio "iraganeko kontuak" direla eta berak erabaki zuela erakunde hori eta dietak desagerraraztea. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.