Atzo gauean Diputazioaren aurrean irratiaren alde egin genuen elkarretaratzean jaso genituen hainbat testigantza entzun ditugu. Aita Santuez solastu gara Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin. Deierrin eta Gesalatzen faxisten mugimenduak somatzen hasi dira bertako bizilagunak. Martxelo Diaz kazetariak eman dizkigu xehetasunak. Asteburuko filmen estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa kritikoak. Azkenik, Diario de Noticias egunkariko kazetari Ibai Fernandezek, Barcinak eta Sanzek Nafarroako Kutxako batzarretara joateagatik jasotzen zituzten dieta bikoitzez zehaztasun hainbat jakin ditugu.