Kronika politikoan, Alfredo Pérez Rubalcabak Iruñean egin dituen adierazpenen erreakzioak, batetik, eta bestetik, bakegintza. Foro Soziala eginen dute Bake Bideak eta Lokarrik, hilaren 14an eta 15ean, Bilbon eta Iruñean. Nazioarteko hamabi adituk hartuko dute parte. Bake prozesua indartzeko gizartearen parte hartzea funtsezkoa dela nabarmendu dute. "Pribatizazioa ez da erietxeetako sukaldeetan gertatzen ari diren arazoak sortu dituena". Hala esan du Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Nafarroa baik pribatizazioaren aurkako mozioa aurkeztu du Iruñeko Udalean. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.