Alfredo Perez Rubalcabak ia erabat baztertu du paktua egiteko aukera indar abertzaleekin Nafarroan gobernu alternatiboa osatzeko. "Alternatiba eraikitzen" izeneko hitzaldia eskaini du. Aurrean zituen Yolanda Barcina, Alberto Catalan eta Miguel Sanz. Bere aldetik, Sanzek esan du CAN auziaren inguruan azalpenak ematera joaten bada noizbait Parlamentura berak erabakita izanen dela eta ez Aralarrek nahi duelako. ELA sindikatuak bestelako politika fiskala aldarrikatu du enplegua sortzeko eta inbertsio soziala indartzeko. Feminismoa eta berdintasuna aldarrikatuko ditu Emakumeen Nazioarteko Egunean Martxoak 8 plataformak. Ostegunean itzalaldia eginen dute autopista elektrikoaren aurka Goi Tentsioko Linearen aurkako Plataforman bilduak dauden herrietan. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.