Otsailean ere igo egin da langabezia: Nafarroan 927 lagun gehiagok eman dute izena enplegu bulegoetan otsailean. Parlamentuak atzera bota du Miguel Sanzen agerraldi eskaera Nafarroako Kutxaz hitz egin dezan. Diote sozialistek Sanzek berak nahi balu onartuko luketela agerraldi hori egitea. Nafarroako kultura, kazetaritza eta kirol esparruetako zortzi pertsona ezagunek etzi Euskalerria Irratiaren alde eginen den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek.