Gaizka Aranguren: Miren Zabaleta politiko presoa gogoan

Euskalerria Irratia 2013ko ots. 28a, 08:46

Ezker abertzaleak badu legezko alderdia. Sortu. Batzar eratzailea Iruñean egin zuten, Baluarten, larunbata goizean; aurkezpen ekitaldia arratsaldean Anaitasunan; Kontseilu nazionala Iruñean bildu zen atzo. Baina bada ezer gehiago: bere hiru eledun nazionaletatik bi Nafarroa Garaikoak dira, Pernando Barrena eta Amaia Izko. Eta hirugarren baxenafartarra, Xabi Larralde. Gainera, Arnaldo Otegik, espetxetik igorritako gutunean berriro azpimarratu zuen Iruñearen hiri buruzagitza Euskal Herrian. Baina, zer gehiago behar du UPNko militanteak sorturen karneta ateratzeko?

Eta hori baino inportanteagoa dena: zer egiten dute mundu mailako egiaztatzaile horiek Nafarroa Garaian oin bakar bat ere publikoki behintzat jarri gabe? Zergatik ibiltzen dira bakarrik Gipuzkoa, Bizkai eta Araban? PSEk onartzen ditu eta PSNk ez? Ez dago agente ekonomiko edo sozialik bere Iruñeko egoitzan hartuko dituenik? Zer gertatzen da benetako gauzetan, guztiak mendebaldeko lurraldetan gara daitezen? Ram Manikalingamek ez du Iruñea maite? Lau aldiz etorri da ofizialki Nazioarteko egiaztatze Batzordea Euskal Herrira eta, publikoki, ez da sekula Nafarroa garaian izan. Arestiko ezker abertzalearen Iruñeazaletasuna eta egitate hau ez datoz bat.

Nola nahi ere, SORTU alderdiaren jaiotze egun hauek euskal politiko jakin bat gogoan izateko modukoak izan dira. Politiko presoa. Urteak daramatza giltzapean. Miren Zabaleta deitzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!