Aingeru Epaltza: Eguesibar

Euskalerria Irratia 2013ko ots. 27a, 13:00

Gaur, miraria. Eta ez bakarrik eguzkia aspaldiko partez ikusten ari garelako. Eguesibarren, oposizio guztia bat etorri eta akordioa egin du UPNri alkatetza kentzeko. Nafarroa Baiko alkategaiari botoa emateko prest agertu dira Bildukoak, Ezkerrakoak eta ‑oi mirariaren miraria‑ baita PSNkoak ere.

Ez dago dena egina. Lehenik, indar politiko bakoitzeko komite lokalek eta exekutibek benedikapena eman beharko diote zinegotzien arteko akordioari. Aitzina eginen du? Auskalo. UPN zalapartaka hasia da: “PSNk abertzale baten eskutan utziko ote du Eguesibarko etorkizuna?”. Badakigu nolako kakalarriak lotzen zaizkien sozialistei halako arrazoiak aditzen dituztelarik. Erranak erran, miraria oraingoz. Baina mirari tikia.

Eguesibarren posible dena ezinezkoa da Nafarroako Parlamentuan. Barcina inoiz joaten bada ez da oposizioak bidalita izanen, bere alderdikoek eraitsita baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!