Kultura digitalaren aro berria

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 25a

Josu Uztarroz aditua eta aritua da irakaskuntza munduan, enpresa eta erakundeen kudeaketan eta baita kultura digitalaren alorrean ere. EUDEC (European Democratic Education Community), hau da Europako Hezkuntza Demokratikoaren Komunitatearen ordezkaria da estatu espainiarrean, eta Tximeleta Eskolako guraso eta sustatzailea. Urtarrilaren bukaeran Condestable aretoan hitzaldi interesgarria eskaini zuen "Era digitaleko haurrek amets egiten al dute printzesa birtualekin?". Arratsalde.on saioan berarekin egin dugu solas pentsamenduaz, hezkuntzaz eta kultura digitalak bi alor hauetara ekarri dituen aldaketez. Ahozko komunikaziotik idazkietara pasa ginen eta orain kultura digitalera. Horrekin batera gure harremanak, geure buruaren kontzeptua, gure ikasteko bidea...dena aldatu egiten da. Eta eskolan, zer gertatzen ari da? Betiko arbela, arbel digitalarekin ordezkatzeaz haratagoa al doaz aldaketak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!