Eguneko aktualitatean murgildu ondoren, Edurne Begiristainek atera digu Eguneko Argazkia. Sortu alderdiaz solasean aritu dira Mikel Aramendi kazetaria eta Xabier Aierdi soziologoa. Aitor Etxartek igorri digu Minutu Bateko Manifestua. Nerea Fillatek Punto de Vista zinemaldiaz hitz egin digu. Meteoritoak eta asteroideak mintzagai izan ditugu Iosu Royo zientzia gizonarekin. Lupilakastak asteak utzitako txioak aukeratu dizkigu.