Juan Luis Sanchez de Muniainek sinatu du irrati lizentziak banatzeko lehiaketaren ebazpena. Parlamentuan, "errespetua" eskatu du lehiaketarekiko, eta esan du Geroa baik eta Bilduk Euskalerria Irratiari mesede egitea beste helbururik ez dutela. Osasun Departamentuak espedientea zabaldu dio Mediterranea de Catering enpresari. Marta Vera kontseilariak esan du 531 kexa jaso dituztela hilabete batean, eta aztertuko dituztela erabakitzeko enpresari zigorrik jartzen dioten ala ez. Krisitik ateratzeko euskal estatua aldarrikatuko du Independentistak sareak martxoaren 31n Iruñean eginen duen Aberri Egunean. Gakoa, gaur: Maria Solanak.