Maria Solana: A ze aste amaiera

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 22a

Nafarroako Kutxa izan da izarra aste honetan, bai bederen Nafarroako Parlamentuan. Horretan, Administrazio kontseiluan eta bestelakoetan ibilitako hamaika asteroide biraka aritu izan dira, han-hemenka, nerbiostuak, urtetan txiringuitoko nagusia izandako Goñik zer esango zuen ez zekitela.

Eta, espero bezala, Goñik ezer gutxi argitu du. Argirik gabeko izarra da honezkero Can. Eta argirik gabeko izarrak, argi propiorik gabeko objektu astronomikoak besterik ez dira.

Hura ustiatu dutenak aldiz, oraindik ere badabiltza ongi baino hobe kokatua dutela ipurdia.

Gauzak horrela, PSNek ez du uste beharrezkoa denik ikerketa batzordea, Sanzek agertu du ez duela Parlamentura agertzeko asmorik eta desagertutako diruak, batek daki!

Bien bitartean, gaur Barcina presidentea turistarena egiten; Vera kontseilaria sukaldaritza kontuetan ibili eta gero, eskuak garbitzen; UGT, talentu bila; eta talentuz jantzitako Sanchez de Muniain, FM lizentzien banaketaren zorroztasuna aldarrikatzen. A ze aste amaiera…!

Hori bai, asteburua lasai pasa dezakegu jakinda Parlamentuak enpleguaren mahaia sortuko duela… Honela behintzat mahai gaineratu ahal izango da UPNren gobernuaren politika anker eta okerra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!