Parlamentuan bilkura berezia, Iruñerrian Gaur, langabeziaren inguruan; protestak Parlamentu kanpoan eta barruan. Gonbidatuen besaulkietatik oihuka hasi dira Langabeen Elkartekoak Goikoetxea kontseilariaren agerraldia amaitzen ari zela, eta Alberto Catalanek saioa bi minutuz eten eta kanporatu egin ditu. Dozenaka herritarrek hartu dute parte sindikatuek eta gizarte eragileek deitua zuten mobilizazio zaratatsuan, eta debekuaren gainetik bi aldiz inguratu dute Parlamentua. Iruñeko udaltzain batzuek Simon Santamariaren dimisioa eskatu dute Udaltzaingoa amildegira daramalakoan. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.