Iruñerrian Gaur 2013-02-20

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 20a

CAN auzian, Miguel Sanzen agerraldia eskatu du Parlamentuan Aralar-Nabaik. Enrique Goñiren agerraldiaren ondoren, Bilduk ikerketa batzorde bat eskatzera deitu ditu alderdi guztiak. Geroa bairen iduriz, gauzak ezin dira itxi atzoko agerraldiarekin. Nafarroako Gobernuak ez du berrikusiko irrati lizentzien banaketa. Prozesua geldiarazteko eskatu dio Euskalerria irratiak, epaimahaiak ez duelako baloratu kanpoan eginiko ekoizpenari buruzko atala. Gobernuak dio legez kanpokoa dela Euskadi Irratiarekin konektatzea. Hamar urte dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Horren haritik gaurko Gakoa Jon Abrilek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!