Alberto Barandiaran: "Euskal komunikabideek garai berriei aurre egiteko eredu propioa asmatu behar dute"

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 20a

"Euskal komunikabideek ezin dute Madrilera, Parisera edo New Yorkera begira egon, han asmatzen dituzten ereduen zain. Eredu propioak sortu behar dituzte garai berriei aurre egin ahal izateko, gure unibertsoak oso ezaugarri bereziak dituelako". Hala uste du Alberto Barandiaranek, Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen (Hekimen) zuzendari berriak. Eskarmentu handiko kazetaria da Barandiaran, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa. Beste hainbat hedabidetan kolaboratu du. Eta idazle zein dokumental zuzendari lanak ere egin ditu. Sormen lanetan aritu izan da beti, baina ilusioz ekiten dio bere bizitza profesionalaren aro berri honi: "Azken bi urteetan oso lan polita egin da gure komunikabideak berritzeari doakionez. Euskal komunikabideek oso argi dute komunitatearentzat estrategikoak direla, eta oso berritze prozesu interesgarrian daude". Euskaldunon Egunkariaren itxieraz ere mintzatu zaigu Barandiaran, bera berripaper horretako Iruñeko ordezkaritzako burua baitzen, duela hamar urte itxi zutelarik. Kazetaren itxiera eta atxilotuek jasan zituzten torturak oso roitzapen latzak dira berarentzat, baina eraso horiei eman zitzaien erantzunak ere arrasto handia utzi zuen berarengan: "Donostiako manifestazio hartan oso argi ikusi nuen zer den Euskal Herria niretzako". Elkarrizketa osoa entzuteko, sakatu hor azpian.

Argazkia: Argia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!