Aingeru Epaltza: Bulgariarrak

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 20a

Bulgaria. Duela 20 urte herri hori mapan kokatzen, lanak. Gaur egun nonahi ditugu bulgariarrak. Lantokian peoi, etxeetan edo enpresetan garbitzaile, gure zaharren begirale. Galdegiezue, haien ikasketaz. Peoia ingeniari, garbitzailea fisikari eta begiralea filologo gertatuko zaizkigu.

Gaztelaniaz ongi ikasten dute eslaviar hauek. Euskalduntzeko ez dira alferrenak: Berria egunkaria erosten eta irakurtzen ikusi dut bat edo bat. Ez dira, nolanahi ere, luze mintzatu zale. Bulgaria bera ere ez da maiz igotzen hedabideen bazter ikusgarri eta entzungarrienetara.

Baina hara, gaur etorri da albistea. Han ere austeritate neurriak, hemen bezala. Han ere prezio igoerak, hemen bezala. Baina han herritarrak karrikara atera dira eta gobernua bota dute. Hemen ez bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!