Josi Basterretxea: Euskaldunon Egunkariaren aurkako 'razzia' hura

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 20a

Atzera egin, eta argazki zaharrak etorri zaizkit gogora. Ez oso zaharrak, ez zuri-beltz horietakoak, koloretakoak baizik, baina zaharrak. Orain hamar urtekoak.

Guardia zibila ikusten dut batean, Euskaldunon Egunkaria izan zena oinpean hartu eta hura indarrez ixten. Fusilak, egunkari baten aurka. Fusilak, euskararen aurka.

Beste batean, jendetza ikusten dut Donostian.  gogoan hartu eta prentsa-askatasunaren alde manifestazioan, euskararen alde manifestazioan.

Hamar urte igaro dira. Hamar urtez ikusi dugu mundua aldatzen.

Baina kontu batzuk ez dira kanbiatzen. Eta, beste batzuen artean, bat ez ohi da kanbiatzen, honako hau: zer gutxi gustatzen zaien botereei prentsa diferentea, bere buruaren jabe izan nahi duen kazetaritza. Horretan, orduan eta gaur berdintsu gaude: kazetaritza desberdinaren kontra, batzuetan fusilak erabiltzen dira, eta, beste batzuetan, legeak eta arauak. Baina, beti zerbait, mingaina moztu eta ahots kraskatuak isiltzeko.

Horra hor argazki zaharrek gogora ekarri didatena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!