Fermin Erbiti: Konpainia da mezua

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 19a

E eguna heldu da. Caja Navarrako ordezkarien agerraldia Parlamentuan.

Izar nagusia Goñi, eta haren ondoan enpresarien burua, gehien saltzen den egunkariaren zuzendari nagusia eta ustezko sozialista bat. Azken hamarkadetako Nafarroa ofiziala hobeki islatzerik ez dago. Kasu honetan, konpainia da mezua.

Akusatuen aulkian jarriko direnen lagunek, momentuz, gehiengoa dute Parlamentuan. Oposizioak ikerketa batzordea nahi badu ere, nago sozialisten ordezkariak gaurkoarekin konformatuko direla, ematen duena ematen duela ere. Azken finean, koadrila berekoak dira, urteetan adiskideak.

Lorenzo Riezu Caja Navarrako zuzendari ohia da gaiaz gehien dakienetakoa. Azken asteotan, talde parlamentario gehienen deia jaso du, haren iritzia agerraldia prestatzeko baliagarria zelakoan. Bi alderdik, ordea, ez dute Riezuren iritzia ezagutu nahi. Bat UPN da, hau dena ahalik eta azkarren ahantzi nahi baitu. Ezetz asmatu zein den bestea…

Bai, gaurko agerraldian den-dena argitu nahi omen duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!