Gerra ondoko lehendabiziko euskaltegia

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 18a

Gaur Kontuen Ganbaran gelditu gara Kike Diez de Ulzurrunekin euskalgintzarako garrantzitsua izan den beste txoko bat ezgutzeko. Kontuen Ganbarak egoitza duen eraikina Iruñeko tokirik garaienean dago, Iruñeko Alde Zaharrean. Erdi Aroko Gotiko estiloko etxea da. Iruñeko eraikuntza zibilik zaharrena. Han zabaldu zuten Euskararen Akademia duela 62 urte. Gerra ondoko lehen euskaltegi publikoa izan zela esan dezakegu.Jose Angel Zubiaur Kultur Diputatua eta Principe de Vianako arduraduna zen eta berak eraman zuen proposamena eta Diputazioak berak erabaki zuen akademia hori sortzea 1949ko abenduan. Eratsundar bat, Francisco Tirapu, San Frantzisko eskolako irakaslea eta Bernardino Tirapu mediku ospetsuaren semea, izan zen lehen irakaslea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!