CAN auzian, oposizioak ez du azalpen handirik espero bihar Enrique Goñik Parlamentuan eginen duen agerralditik. Bildu, Nafarroa bai eta Izquierda-Ezkerrak ezinbesteko jotzen dute ikerketa batzorde bat osatzea. Ostegunean langabeziaren inguruko bilkura berezia egitekoa dute Legebiltzarrean; Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du "Parlamentua inguratu" ekimena. Nafarroak %1,47ko defizit publikoarekin amaitu du 2012a Yolanda Barcinak ziurtatu duenez. Burlatako lau gazte epaitzen hasi dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek