Etxe kaleratzeen inguruan izan diren azken berriak kontatu dizkigu Josu Osta, plataformako kideak. Lorea Arburua, Nafarroako Bertso Txapelketaren inguruan aritu zaigu solasean. Kike Diez de Ulzurrunek mendirako proposamena egin digu; jarraian Naiara Elolak, Nafarroako HITZAren azken alean bildu dutena kontatu digu. Aitor Abaroa zinema aditua, karteldegian izanen ditugun filme berriez mintzatu zaigu. Burlatako bost gazte epaituko ditu entzutegi nazionalak, nondik norakoak azaldu dizkigu Itsaso Torregrosak.